Páginas

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Herri Hebertarraren fedearen historiako galdera batzuk.



  1.  Nor izan zan lehenengo hebertarra?
  2.  Zein izan zan Abrahamek Jainkoagaz egindako ituna?
  3. Zelan deitzen ziran herri hebertarrak bilatzen ebazan lurrak? Non egozan?
  4. Zer egin behar eben hebertarrak Jainkoaren babesa izatearen ordez?
  5. Zer gertatu jakon Joseri?
  6.  Zergaitik joan behar izan ziran Egiptora?
  7. Zelan bizi izan ziran hebertarrak Egipton?
  8. Nork askatu ebazan hebertarrak esklabutzatik?
  9. Zer gertatu zan Egiptotik alde egin eta Canaan-go lurretara heldu ziran bitartean?
  10. Zer eraiki eben Jerusalemen Jainkoaren omenez?
  11.  Nortzuk inbaditu ebezan Juda eta Israleko erreinuak?
  12. Lortu eben hebertarrak euren lurretara bueltatzea?
  13. Zein lotura dago juduen liburu sakratua (Torá) eta Bibliaren artean?
  14.  Zer gertatu jaken erromatarrekaz I.mendean? Zeintzuk izan ziran ondorioak?
         Hauxe izan da klasean ikusitako bideoa, barriro ikusita errezago erantzungo dozue:


2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Blog honen idazleen oharra

Blog hau Erlijioa eta Hiritartasunako ikasgaietan erabili genduan, baliabidearen erabilgarritasuna frogatzeko. Une honetan ez dogu ikasleakaz erabilten eta, beraz, ez dogu eguneratzen.

Hezkuntza Legearen aldaketa dala eta, Hiritartasuneko ikasgaia desagertu egin da eta blog hau DBH 2. mailako Erlijioko ikasgairako erabiltea aztertzen gabilz, horregaitik bere oraingo izenburua.

Erlijioko ikasgaian zer egiten dogun jakin gura badozu, idatzi mezua administratzaileari edo bisitatu gure Erlijio 2.0ko blog nagusia: Erlijio 2.0

Eskerrik asko bisita egiteagaitik, parkatu eragozpenak.